Alaitz eta Maider
Inshala
Nahigabetuen mugak
Musika : Maider Zabalegi
Hitza : Itziar Galardi eta Maider Zabalegi
HITZAK
Arratsaldero bezala,
txabolan txapaturik nago.
Baina arratsalde hau
beste guztietatikan ezberdina da eta
arrazoia zuek zarete :
zuen presentzia, zuen goxotasuna,
zuen begirada
xamur eta distiratsuak ;
zuen alaitasuna.
zurekin konpartitutako uneek,
barnea erabat goxatu didate ;
nahiz orain hemen bakarrikan egon
nerekin bazinate bezala da.
Zu gaur hor utzi beharrak,
erabat nahigabetutzen nau,
barrendik suntsitzen nau..
Zu gaur besarkatu nahian
barrotek mugatzen gaituzte,
itotzen gaituzte.
Zure begirada,
zure xamurtasuna,
zure begirada,
ta aske sentitu nahiak,
nahigabetzen nau.
Zurekin konpartitako uneak
barnea erabat gogortu arazi dit
nahiz orain bakarrikan egon
nirekin bazina bezala da.