.

.

# Posté le lundi 27 juillet 2009 08:16

hain desberdin......baina amaieran hain berdin

hain desberdin......baina amaieran hain berdin
Hau da Alaitz eta Maider-ren blog-a

...

ez da zeurea

...

orduan ez egin publizitaterik

...

utzi komentario asko

...

eta gozatu blog hau begiratzean

...

# Posté le mardi 04 novembre 2008 16:58

Modifié le vendredi 02 janvier 2009 12:53

Alaitz

Alaitz
Alaitz
Alaitz eta Maider taldean abesten du eta trikitixa jotzen du.
Trikitilari oso on bat da.
Hitz tristeak dituzten kantu guztiak alaitzen ditu fite joaten diren aireekin!!!
AMZ Alaitz...




Alaitz Telletxea Oiartzunen jaio zen 1976an. Txikitatik gustatu izan zaio trikitixa jotzea. 9 urte zituela jostailuzko trikitixa bat oparitu zioten eta hortik aurrera trikitixakin aritu izan da. Bere familian beti egon da musikarako zaletasun hori eta 14 urte zituela Maiderrekin trikitixa lehiaketetan parte hartzen hasi zen, Haurtzaro ikastolako laguntza zutela.
Urte haietatik aurrera Maiderrekin aritu zen trikitixa jotzen 15 urte luzeetan zehar.

Etapa luze hori amaitutzat eman zutenean, Alaitzek bere bidea egin du beste talde batzutan trikitixa jotzen. Patxi eta Konpainia taldean dihardu plazak alaitzen eta Lantz taldearen parte ere bada, trikitixa jotzen. www.lantzfolk.com

Alaitzek Blus eta Rock musika ditu gustoko, eta lehen bere abeslari gustokoetako bat Kiko Veneno zen.

Euskal Herriko trikitixa elkarteko lehendakaria da gaur egun Alaitz, eta mahaiko eta oholtzako lanak tartekatzen ditu bere eguneroko bizitzan.









«Elkartea bera sendotzea da eginkizun nagusietako bat»

Italia aldean da egunotan Alaitz Telletxea euskal musikaren oihartzuna zabaltzen. Abiatu aurretik, lehendakari hautatu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Gogotsu heldu dio ardura berriari.

Oholtzako eta paper arteko lanak tartekatu beharko ditu Alaitz Telletxeak hurrengo urteotan.

(2006)Hilaren 11an Zarautzen egindako Batzar Nagusian, zuzendaritza berria hautatu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Alaitz Telletxea oiartzuarra lehendakari dela. Berak hartuko ditu orain arte Joseba Tapiak izan dituen ardurak eta, hurrengo urteetan, oholtzako eta mahaiko lanak tartekatu beharko ditu.

«Gauza asko dago egiteko. Trikitixa da nire mundua, inporta zait, eta gogotsu nago. Lantalde ona du Elkarteak, eta badakit lan egingo dela», dio.



- Ardura berriak hartzen dituztenei ia ezinbestean egin behar zaien galdera orokorra egin behar zeuri ere: zein egoeratan dago trikitixa?

- Nik uste dut ez dela momentu oso ona, baina ez bakarrik trikitixarentzat, baizik eta euskal kulturarentzat oro har. Iruditzen zait, ordea, trikitilarien artean gogo handia dagoela, geroz eta ikasle gehiago daude eskoletan. Jende askok jotzen du, oso ondo jo ere, eta disko bikaina grabatzeko moduko jende ugari dago, nahiz eta merkatuak ez duen gehiegi laguntzen. Alde horretatik ere egin dezake zerbait Elkarteak.

- Duela hamar-hamabost bat urte izan zuen trikitixak, molde berrien eskutik, goraldi halako bat. Moteldu al da?

- Azken urteetan trikitixa sartu da lehen sekula pentsatuko ez genuen zenbait partetan, erdal munduan...Trikitixa edozein esparrutara zabaldu da. Badira momentu puntualak eta efektu konkretuak merkatua zabaltzeko balio izan dutenak; zaletuak egon badaude eta, lehen esan bezala, inoiz baino jende gehiago dabil ikasten. Zuk aipatzen dituzun momentu horiek une bateko nobedadea izan ziren, baina utzi dute beraien ondorioa.

- Eta betiko trikitixa, sasoi onean al dugu?

- Publiko berriarentzat baliteke trikitixak landa inguruan-eta zuen betiko funtzio soziala galdu izana, baina horrek ez du esan nahi desagertu denik, ezta gutxiago ere. Baserri giroko herri eta auzo txikietan bizi-bizirik mantentzen dira erromeriak, eta ikusten dugu formatu tradizionalean mugitzen diren trikitilariak, trikitixa eta panderoa bakarrik darabiltenak, beti bezala jotzen dutela, horiei ez diela merkatuak eragiten eta, edadeko zein gazte, dezente ibiltzen direla. Nahiz eta ez izan diskoak egiten dituztenak bezain agerikoak, martxan daude urte osoan.

- 2006 urterako egitasmoak ere landu zenituzten Batzar Nagusian. Zein dira nagusiak?

- Elkartea bera sendotzeko urratsak ematea da eginkizun nagusietako bat. Gero, dokumentazio lanean sakontzen jarraitu nahi dugu. Oso berandu hasi ginen, batetik, lekukotzak eta dokumentuak jasotzen. Bestetik, trikitixa denbora luzean aurrez aurre irakatsi eta ikasi izan denez, idatziz jaso gabeko asko galdu da. Ondare hori guztia berreskuratzea, katalogatzea eta hedatzea oso garrantzitsua da. Badira, halaber, hurrengo egunotan aurkeztuko ditugun egitasmo garrantzitsuak, eta aurreko urteetako ekimenei ere-jardunaldiak, jaialdiak...- jarraipena eman nahi zaie.

- Errolda halakoa egitekoak ere ba omen zarete.

- Irakaskuntzaren alorrean, beste ekimen batzuekin batera, trikitixa eskolekin eta irakasleekin harremana sendotu nahi dugu, eta horretarako zentsu bat jarriko dugu abian. Kontaktuak egin, piska bat ezagutu, sare moduko bat osatu, materiala sortu musika eta trikitixa eskolentzat, ez dadin bakoitza bere aldetik ibili... Une honetan, horrelaxe gabiltza askotan, nor bere aldetik, eta Elkarteak zerbait egin dezake guztion arteko harremanak sendotzeko. Besterik ez bada ere, behar izanez gero elkarri laguntza eskatzeko eta trikitilari guztion arteko lotura indartzeko.

iturria: http://www.diariovasco.com/pg060320/prensa/noticias/Cultura/200603/20/DVA-CUL-055.html



# Posté le samedi 22 mars 2008 17:13

Modifié le jeudi 01 janvier 2009 16:10

Maider

Maider
Maider
Maider panderojole oso on bat da.
Abeslaria eta idazlea da ere.
Gitarra jotzen du kantu batzuetan.
Bere kanta asko balsak dira.
AMZ


Maider Zabalegi Oiartzunen jaio zen 1976an. Maiderrek txikitan, haunditan pianista izatea nahi zuen. Bere gurasoek kotxean, Richard Claydermanen diskak jartzen omen zizkioten eta oso gustoko zuen bere musika. Kitarra ere asko gustatzen zitzaion, baina nola ez gustatu, etxean kitarra jole bat izanda. Kitarra klaseak jaso zituen 18 urte zituela, eta bere lehen abestia kitarraz konposatu zuen, Oroitzak izenekoa.

Panderoa jotzen ere ikasi zuen 12 urte zituela eta bi instrumentu hoiekin aritu da Alaitz eta Maider taldean beste batzuen artean, eta nola aritu ere!
Musika estilo asko ditu gustoko Maiderrek, Country, Zelta, Popa eta nola ez euskal musika. Talde gustoko batzuk, The Corrs eta Ella Baila Sola dira.

Erizaintza ikasketak hasi zituen hasiera baten, baina gaur egun andereñoa da!

Zorte on Maider!!

# Posté le dimanche 23 mars 2008 17:06

Modifié le jeudi 01 janvier 2009 16:11

Alaitz eta Maider

Alaitz eta Maider
Alaitz eta Maider

1- Txanpon baten truke 2:29
2- Amets bat 3:00
3- Bota bexamela 3:25
4- Txuria lan beltzetan 2:28
5- Oroitzak 5:19
6- Atxutxale 2:04
7- Xurdin 2:05
8- Ez da errexa 2:05
9- Carpe diem 3:48
10- Bolada 2:08
11- "Hablame en cristiano" 2:18
12- Miñi 4:54
13- Zunbeltz 2:23
14- Iugi 1:51
15- Ispilu aurrean 4:13



# Posté le dimanche 23 mars 2008 17:54

Modifié le jeudi 01 janvier 2009 16:11